Libros infantiles de 3 a 6 años
Paginación
- Página anterior
- Página 70
Filtrar
CerrarXaxiri ez zaio batere gustatzen bere jaka berria. Ez, ez, ez, ez! Baina bere lagunik onenarekin, Xutekin, jolas egitera kalera ateratzen denean, agian jabetuko da jaka soinean izatea ez dela horren txarra.
Xaxik ez ditu gustuko katakume ñimiñoak eta ez du haiekin ezer partekatu nahi, ezta bere manta urdin handia ere! Baina beharbada, katakume ñimiñoak Xaxiri erakutsiko diote partekatzea dela gauzarik dibertigarriena!
Betiko ipuinak haur txikien eskura. Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak. Bukaeran ipuinaren bertsio luzeago bat eskaintzen da eduki eta xehetasun gehiagorekin.
Zebratxoa beti dago denei laguntzeko prest. Baina zer gertatuko da laguntza behar duenean?
Argik zooan paseoa egin du amarekin, animaliei begira: guztiek dute zerbait berezi eta zoragarri egiten dituena. Baina txakurtxoak ez du beregan ikusten gainerakoengan ikusten duen ezaugarririk. Amaren laguntzarekin ulertuko du berak ere badituela paregabe eta berezi egiten duten ezaugarriak.
Hauxe naiz ni, hauxe zara zu. Berdinak zu eta ni, desberdinak ni eta zu. Gutako bakoitzak geure-geureak ditugun ezaugarri ezin dibertigarriagoen ospakizun alaia.
Betiko ipuinak haur txikienen eskura.
Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak.
Egun handia da Burgirentzat. Hainbeste gauza dago egiteko eskolan…!
Burgik eztizko madalenak gogoko ditu.Gozo-gozo daude! Baina beste zerbait probatzera ausartuko al da?
Burgi basoko animalia guztiak ezagutzen ditu. Hala ere, gustatuko litzaioke lagun min bat izatea…
Orrialde garbigarriak eta ertz biribilduak dituzten txikienentzako liburu bereziak dira. Hitzekin eta haur baten begiekin Katalinek “bere mundua” erakutsiko digu: bere etxeko bizimodua, zaintzailearekin duen harremana, nebatxo jaioberriaren etorrera… eta toki guztietan lagunak egingo ditu.
Orrialde garbigarriak eta ertz biribilduak dituzten txikienentzako liburu bereziak dira. Hitzekin eta haur baten begiekin Katalinek “bere mundua” erakutsiko digu: bere etxeko bizimodua, zaintzailearekin duen harremana, nebatxo jaioberriaren etorrera… eta toki guztietan lagunak egingo ditu.