Libros infantiles de 3 a 6 años
Filtrar
CerrarOrrialde garbigarriak eta ertz biribilduak dituzten txikienentzako liburu bereziak dira. Hitzekin eta haur baten begiekin Katalinek “bere mundua” erakutsiko digu: bere etxeko bizimodua, zaintzailearekin duen harremana, nebatxo jaioberriaren etorrera… eta toki guztietan lagunak egingo ditu.
Zer gertatzen da zerbaitek kezkatzen zaituenean?
Burgik konfiantza izan beharko du lagunen eta aitaren laguntzan.
Nire ohe azpian bizi den maitagarria ez dago oso ondo gaur. Lanean ordezkatu egin beharko dut. Eta basoko erregearentzat jauregia eraiki, mahai azpian dagoen munstroari jaten eman, armairuko itzalarentzat kapa magikoa lortu... Ez da erraza izango!
Hau bai urtebetetze festa! Markel jolastu eta jolastu dabil, jan eta jan, barre eta barre. Baina tartako kandelei putz egiteko orduan…, a zer-nolako nahaste-borrastea.
Otso Txikik ume bat jan nahi du, beraz, bila hasi da, eta…
Astebete baino ez da falta Silviaren urtebetetze egunerako, eta urduritasunak jota dago neskatoa.
Kartoian eta formatu apaisatu erakargarrian egindako liburu hauek istorio dibertigarriak kontatzen dituzte. Hainbat egile eta ilustratzaileren lanak, umorez beteak, eta familia osoak eta bereziki txikienek gozatzeko moduko ilustrazioekin hornituak.
Orrialde garbigarriak eta ertz biribilduak dituzten txikienentzako liburu bereziak dira. Hitzekin eta haur baten begiekin Txominek “bere mundua” erakutsiko digu: etxea, kalea... eta toki guztietan lagunak egingo ditu.
Txomin oso berezia den toki batera joan da lehendabizikoz: liburutegira.
Bai liburu pila dagoena aitarekin eta amarekin.
Lehen irakurgaiei eta liburutegirako bisitaldiei buruzko istorioa.
Orrialde garbigarriak eta ertz biribilduak dituzten txikienentzako liburu bereziak dira. Hitzekin eta haur baten begiekin Txominek “bere mundua” erakutsiko digu: etxea, kalea... eta toki guztietan lagunak egingo ditu.
Untxama eta Untxiño tarta bat egiten ari dira, baina basoko fruta batzuk dituzte faltan; beraz, Untxiñok fruta horiek bila joatea erabaki du eta ez du etsiko, harik eta aurkitu arte.
Untxamak gutuna idatzi dio amama Untxiñeri, askaltzera gonbidatzeko. Untxiñok, amari lagundu nahi dionez, gutuna botatzeaz arduratu nahi du. Baina postontzirainoko bidea ez da batere erraza izango.