Libros y cuentos infantiles
Paginación
- Página anterior
- Página 80
Filtrar
CerrarMisterio handia da umetxo baten jaiotza! Baina amaren sabelean txiki-txikia zena handitu egingo da… Eta zer gertatuko da orduan? Nola banatuko dute gurasoek maitasuna?
Bakarnek ia denetarik dauka: gela bat berarentzat bakarrik, aita, ama, bi amona, hiru izeba, Edurne izeneko andereñoa… Baina ez hori bakarrik: bizikleta, irristailua, MP4a eta ikaragarri maite duen eta zaunkarik egiten ez duen Laika izeneko txakur bat ere badauzka.
Bapo Jaunak eta lagunek komunitateko jairako fruituak topatu behar dituzte, baina desagertu egin dira eta, gainera, Bapo Jauna galdu egin da! Denek moldatu beharko dute aurrean dituzten arazoak konpontzeko... Eta basoa zaintzeko!
Barnabek irratian entzun du planeta gaixo dagoela. Planeta sendatzeko erabaki irmoa du, baina bere lagun Kasildaren eta Klararen laguntza behar du horretarako. Hala, haiekin batera sendagileen talde bikaina osatuko du mundua bere gaixotasun beldurgarritik salbatu ahal izateko.
Barnabek gordelekutik ateratzea eta munduaren amaierara arte bidaiatzea erabaki du. Bidean, Kasilda dortoka eta Klara satorra topatu ditu. Alboan izango ditu bere abentura handian.
Txikia izatea ez da beti erraza. Baina Saguk ekin dio bere ORROA aurkitzeko bidaiari. Horrela deskubrituko du izakirik txikienak ere izan dezakeela LEHOI baten bihotza.
Nor dabil lokatz artean? Eta nor ahatetxoak zaintzen? Tira egin azal-hegaletatik eta ikusi nola bizi diren baserriko animaliak.
Oilategitik arrautzak erruteko tokiraino doa korrika alanbreak diruditen hanken gainean. Lumazko soinekoa darama soinean eta arrautzak jartzen ditu. Asmatu zein den etxaldeko animalia hau!
Egunak argitu du baserrian eta inguruetan.
Nor ari da hain goizetik kukurrukuka?
Nor ari da poz-pozik zaunkaka?
Nor ari da euripean korroka?
Goazen bilatzera!
Animalien soinuak ezagutzeko liburu jostagarria.
Eguzkibar hiri ezin hobea zen, adeitasuna eta poza nagusi ziren lekua. Egun batean biztanle batek bilgarri bat lurrera bota zuen arte. «Bat baino ez da!», pentsatu zuen. Baina, pixkanaka, biztanleek jokabidea aldatu zuten, gainerakoekiko axolarik gabe jokatzen hasi ziren.
Kapa Orlegitxok basoa zeharkatu behar du, Rapunzelen jaira iritsiko bada. Baina pertsonaia asko eta asko agertuko zaizkio bidean: Piztia iletsua eta betiluna, hiru txerritxo arkitektogai harroputz, nabarmenkeriaz jotzen duen harpa sorgindua… Helburua duen dantzaldira heltzea lortuko ete du?