Literatura
Filtrar
CerrarArratsalde baketsu batean, soinu berezi bat entzun zen Zarauzko Santa Barbara mendian, eta geroxeago argi distiratsu itsugarri bat jaitsi zen ortzitik mendi gainera. Horrelaxe heldu ziren martetarrak Euskal Herrira ovni batean. Euskaldun bat eraman nahi zuten Martera.
Maitasun kontuak beti izaten dira emozioz koloreztatuak, arriskuz beteak, irristakorrak, kontraesanez kargatuak. Baina batez ere sentimenduz eta emozioz jantziak.
Baliteke txikia izatea, baina ez naiz txakur inozo horietako bat. BENETAKO txakur arrunt bat izan nahi dut, lokatzetan saltoka eta makilen atzetik korrika ibiltzen diren horietakoa. Eta batez ere, ez dut na hi TTOTTO TTIKI deitzea!
Itsasoko zomorroekin hobe da heziera onekoa izatea, ustekabean HOZKADA egin diezazukete eta!
Gustatzen al zaizkizu dinosauroak? Zure lagunak direla uste duzu? Agian iritzia aldatuko duzu liburu hau amaitzean!
Ned zalduntxoa oso jatorra da, eta beti esaten du “BAI” irribarrez.
Harik eta egun batean esaten duen arte… “EZ!”.
Ba al zenekien animalia batzuek gustu nahiko bereziak dituztela? Ausartuko al zinateke zizare piruleta bat probatzen? Edo bare pastel bat? Edo sagu isatsak eskabetxean? Ahosabai zorrotzenentzako gozamena!
Gaua iristen denean eta izarrak dir-dir jartzen direnean, azerikumeak gordelekutik ateratzen dira. «Ezetz ni harrapatu!». Rita txikiak erronka jo die gainerako animaliei hirian lasterketa dibertigarria egiteko. Lortuko ote dute harrapatzea?
Joateko ordua da, baina inork ez du Hannah topatzen. Benetan entretenituta dabil parkean, makila eta beldar bila… Hostotzaren artean, babesleku sekretua eraiki du Izaki Iletsu Bitxiarentzat eta beretzat
Xarpa katua ez da ezeren beldur. Ziur ezetz? Xarpak ez die beldurrik ez gaueko zaratei, ez itzal izugarriei.
Laura marrazkigile gazteak bost urte lehenago itxi gabe geratutako zauria sendatu beharra dauka. Dena bere izebaren opari bitxi bat jaso zuenean hasi zen: marrazki blok bat, itxuraz, etorkizuneko gertaerak iragartzeko ahalmena zuena.