Literatura
Filtrar
CerrarJarri zutik, tente-tente. Luzatu zure adarrak eguzkirantz. Utzi sustraiei lurrean kiribiltzen.Hartara, tinko eutsiko dizute. Ikusi zeure burua: zuhaitza zara. Eta orain, begiratu zure ingurua. Ez zaude bakarrik. Zuhaitz askoren artean zaude. Horrela, elkarrekin, basoa izango zara.
Kosmek erabaki du ez dela beste untxiak bezalakoa izango.
Pixkanaka hasi da, baina berehala bilakatu da dantzaldiko izarra. Izango al da gai besteei erakusteko zu zeu izatea dela egin dezakezun gauzarik onena?
XVI. mendearen amaieran Drake piratak eraso zien Izaron bizi ziren frantziskotarrei, eta han lurperatu omen zuen bere altxorra. Lau mende geroago, beste lapur batzuek ordura arte artxibo zaharretan gordeta izan den sekretua ezagutu eta plan bat prestatu dute altxorraren jabe egiteko.
Itsasoa bihurria da, eta jostalaria. Izarori opari polita ekarri dio. Eta orain, Izarok badaki itsas hondoak sekretu asko gordetzen dituela.
Gaueko zeru ilunean gaizki itsatsita zegoen izar txiki bat askatu eta Lurrera jausi zen. Ez zuen, ordea, edonon lur hartu. Planetako toki posible guztietatik… ezetz asmatu zein aukeratu zuen!
Patrizio Dagerrezahar mutilak zorte txarra izan du orain arte. Osabak Ameriketatik deitu du berarekin bizitzera joateko, baina Londresera iritsi baino lehen, itsasontzian, dena lapurtu diote.
Jacomini és bo, dolç, intel·ligent... L’estimem massa? Ni parlar-ne! En Jacomini és un amor.
Jakomintxo zintzoa da, atsegina, adimentsua... Gehiegi maite dugu? Ezta pentsatu ere! Jakomintxo maitagarria da.
Hain handia den talde baten erdian txikia izateak buruko min handiak eragin ditzake. Nahiz eta hazteko pazientzia izan behar duzula behin eta berriro errepikatu! Baina, batzuetan, egoera zailenek sorpresa izugarria izaten dute atzean.
Gau batean, Otso jaunak bere ate aurrean saski batean abandonatuta utzi duten untxia topatu du. Hurrengo egunean bazkaltzeko ezin hobea... baina… ene!
Txikia da eta oso argal dago! Otso jaunak gizendu, zaindu eta arreta eman beharko dio kosk egin aurretik.
Atsegina da gozo gustagarria hartzera gonbidatzen zaituena. Atsegina da besteekin jolas egiten duena.