Patrizio Dagerrezahar mutilak zorte txarra izan du orain arte. Osabak Ameriketatik deitu du berarekin bizitzera joateko, baina Londresera iritsi baino lehen, itsasontzian, dena lapurtu diote. Dirurik gabe, agiririk gabe, Londresen hasi beharko du lan bila. Bertan ez du inor ezagutzen, eta, nahi gabe, auzo ilun eta zatar batean erori da, Whitechapel auzo arriskutsuan, hain zuzen ere.
1888ko udan gaude, eta auzo horretan gauza ikaragarriak hasi dira gertatzen. Oso ezaguna egingo den gaizkile bat, Jack Destripatzailea, emakumeak hiltzen hasi da, bereziki prostituta bakartiak.
Auzoko Jendea ikaraz dago, bai eta Londres osoa ere. Sexuz, prostituzioz, alkoholismoz, kriminalez… inguratutako giro batean, Patrizio Dagerrezahar beldurrak hartuta bizi da. Zurrumurru asko dabil Jack Destripatzailearen inguruan. Nor ote da? Susmagarri asko azaltzen ari dira, baina poliziak ezin du kriminala harrapatu. Beti egiten du ihes, arrastorik utzi gabe. Krimenak gero eta gehiago gertatzen ari direnean, gero eta basatiagoak suertatzen ari direnean, protagonistari iruditzen zaio badakiela nor izan daitekeen Jack Destripatzailea.
Texto header
Joxemari Iturralde
Ilustración header
José Manuel Mata
Texto header
Joxemari Iturralde
Ilustración header
José Manuel Mata
12-14 urte
Ekin
34
Inprentako letra
Euskara
Nobela literarioa
Kategoria
Nobela literarioa
Generoa
Narratiba
Gaia
Misteriozkoak/Intrigakoak
Izenburua
Jack Destripatzailearen arrastoa
Testua:
Joxemari Iturralde
Ilustrazioa:
José Manuel Mata
Colección
Ekin
Hizkuntza
Euskara
Letra mota
Inprentako letra
Argitaletxearen zigilua
IBAIZABAL
Koadernaketa
Paper-azala
Neurriak
130mm x 205mm
Orrialdeak
216
Ilustrazioak
Marrazkiak zuri beltzean
Artikuluaren kodea
075533
ISBN
9788483943496
ISBN