Configurador de lecturas
Filtrar
ItxiBehin batean, bazen... Gea herensugea istorio bat kontatu nahian dabil, baina burrunba handia dago eta ez zaio ezer ongi ateratzen! Ai, ai, ai... Horrela jarraituz gero, sekulako kasketaldia izango dugu.
Amona hil egin da eta haur batek ezezaguna den egoera berri honi aurre egin beharko dio. “Non dago amona?”. Erantzun baten bila zalantza berriak agertuko zaizkio bidean; ‘’Amona hiltzeak zer esan nahi du? Non aurki dezaket orain? Eta hemendik aurrera, nola izango da?
Igo zaitez autoan, eta ireki leihoa, biratu bolantea, garbitu haizetakoa... BRRRUM, BRRUM! PIIII, PIIII
Misterio handia da umetxo baten jaiotza! Baina amaren sabelean txiki-txikia zena handitu egingo da… Eta zer gertatuko da orduan? Nola banatuko dute gurasoek maitasuna?
Partida bakarra falta da. Final handia! Prestatzeko, Harrikoskorren taldea Apolousera joango da, harmoniaz betetako planeta lasaira. Ezin hobea izango da erlaxatzeko. Bai erlaxatu ere! Galaxiako Gamerren aurkako topaketaren data ahaztu zaie, eta finala galtzear daude, jokatu ere egin gabe.
Luka dut izena eta nire laguna Utx da. Asko gustatzen zait aitona-amonekin egun batzuk pasatzera joatea, etxean debekatuta ditudan gauza guztiak egiten uzten didatelako. Eta zerrenda oooooso luzea da. Horretarako dira aitona-amonak, munduko tontokeria guztiak egiten uzteko!
Eguna joan eta eguna etorri, Basilik ikaskideren bati eraso egiten dio jolastokian. Inor ez da ausartzen aurre egiten. Halako batean, ordea, ikasle berri bat iritsi da, eta Basilik burla egin dionean, begietara zuzen-zuzen begira, erantzun egin dio: ETA ZER?
Munstrotxoak pozarren dabiltza Gau Beltzean denak ikaratzen. Alabaina, azkenerako logaletu dira, eta ohera doaz, zuzen-zuzen.
Igo zaitez hegazkinera, eta gozatu aireratzen, zerutik mundua ikusten eta lur hartzen. Fiuuu, fiuuu!
Shaka mutikoak eta haren lagunek igerilari handiak izan nahi dute Tokioko Joko Olinpikoetan irabazteko, 1964an. Horregatik jo eta ke entrenatzen dute Ibai Gorriko uretan.
Leak, neskatila hegodun nimiñoak, egunen batean egunsentia ikustearekin amets egiten du, baina badaki bere hego txikiek ezin dutela eguzki izpirik ukitu; hori dela eta, egun argia saihesten du.
Leila sorgin oso saiatua zen. Ia egiten zuen guztia ondo egiten zuen. Inongo tartarik onenak egin nahi zituen. Eta zergatik ez aurkeztu ba Tartarik Onenaren Sorgin Lehiaketa Paregabera?