Libros especiales
Filtrar
ItxiHartz Txikik eta Hartz Handik herria bizirik mantendu nahi dute. Eta zuek? Goazen herriko janari denda, parkea edota jostailu denda alaitzera!
Etxeko txikienen hizkuntzaren garapena eta konfiantza sustatzeko liburu aparta, bai eta kalitatezko denboraz gozatzeko ere!
Hartzatxo, Txerritxo eta tximinoak gose dira! Ikusi haiekin batera zuk ere jaten dituzun elikagaien izenak.
Ai ene! Eskolako ume guztiek barizela dute! Ondo-ondo sendatzeko, pikor guztiak aurkitu beharra dago. Lagunduko al didazu zenbatzen?
—Txupetea nahi dut, Amatxo! —Jolaserako ez duzu behar. — Ondo. Baina lo egiteko emango didazu?
Liburu honetako protagonistek txupetea uzten ikasi behar dute.
Baina lehendabizi prestatu egin behar da.
Oso dibertigarria da animalien soinuak egitea, baina Sagutxoren aitatxo ez da oso ona horretan. Eskerrak hortxe dagoen Sagutxo, beti laguntzeko prest! Jolas egiteko eta animalien ahotsak ezagutzeko soinudun liburua.
-Zergatik ez zabiltza anaia txikiarekin jolasean?
-Ez dut nahi, amatxo. Dena gaizki egiten du.
-Pala nola erabili behar duen irakats diezaiokezu.
Basoan ibiltzen da, gordeka eta isilean. Begiak erne eta sudurra lurrean jarrita ehizatzen du. Ezetz asmatu basoko zer animalia den!
Nor ari da marigorringoaren gainean jauzika? Eta nor ilargipean hegoei eragiten? Tira egin azal-hegaletatik eta ezagutu non bizi diren animalia txiki hauek.
Arrain zuri txikia abeslari esnatu da.
Lagunek ere musika egiten dute.
Hau bai melodia berezia!
Nondik ote dator?
Gozatu musikadun liburu alai honekin.
Igo zaitez autoan, eta ireki leihoa, biratu bolantea, garbitu haizetakoa... BRRRUM, BRRUM! PIIII, PIIII
Bost azeritxo muturgorri, elurretan, zer berri?
Elurretan itzulipurdi, irrigarri eta bihurri.
—Tira, laztana, bainatzera! —Baina nik jolasean jarraitu nahi dut! Uretan ere ederki pasatuko dugu!
Garbitzen ere ikasi egiten da.
Liburu honetako protagonistek garbitzea zein garrantzitsua den ikasi behar dute.