Libros infantiles de 10 a 12 años
Filtrar
ItxiPartida bakarra falta da. Final handia! Prestatzeko, Harrikoskorren taldea Apolousera joango da, harmoniaz betetako planeta lasaira. Ezin hobea izango da erlaxatzeko. Bai erlaxatu ere! Galaxiako Gamerren aurkako topaketaren data ahaztu zaie, eta finala galtzear daude, jokatu ere egin gabe.
Caragen begietako distiraren atzean milaka urtetako sekretua dago: metamorfikoa da. Puma gisa hazi zen, baina orain gizakien artean bizi da beste edozein ume bezala.
Hiriko bizitza ez da erraza bera moduko izakientzat.
Clearwater barnetegiko bigarren urteak zirraragarria izango dela dirudi. Metamorfikoek urtea emango dute gizakiekin bizikidetza lantzen. Baina itxuraz errazak diruditen zeregin praktikoek aurreikusi ezin diren gertaerak ekarriko dituzte.
Oriol dut izena, baina etxean «mukitsu», «buruhandi», «aizak! », «arrautza oskol» eta «zure seme hori» esaten didate. Hori gutxi balitz, sekula ez dut zentimorik izaten. Arlote bat naiz, ez dakit ulertzen nauzuen, baina ez naiz gehiago izango.
XXI. mendeko lehen urteak latzak izan ziren Iraken. Bagdad hiriburua, Mila gau eta bat gehiago liburuko ipuinen kokalekua, inbaditua izan zen eta leherketa eta tiro hotsak nagusitu ziren. Akabo Bakearen Hiria edo Hiri esmeralda.
Egoera arriskutsu batetik ihes egiteko, Jamal eta Amir mutikoen gurasoek bizirik irauteko jolasa irakatsi diete. Baina nahikoa izango ote da hori, Mediterraneoaren beste aldetik Espainiaraino bidaiatzeko? Gainera, euren etxe berriko helbidea ez daukate osorik...
Stella ebere arbaso baten etxaldera bidali dute bizitzera: Wilberforce Montgomery esploratzailearena izandako etxaldera. Toki exotikoa, animalia eta landare bitxien bizitokia.
Egunkarietan agertzen den pertsonaia famatua ez izan arren, Mararentzat aita da munduko pertsonarik miresgarriena. Hain da berezia eta hain daki gauza asko. Elkarte misteriotsu bateko ohorezko kide ere bada, gainera.
Aneren bizikleta desagertu egin da. Norbaitek lapurtu dio. Batean zein bestean bilatzen aritu ondoren, Gobernuz Kanpoko Erakunde baten eskuetan dagoela jabetuko da. Baina beranduegi izango da. Erakundeak Afrikara bidali du, Gambiara.
Berriz ere zigortuta, Gizarteko etxeko lanak ez egiteagatik! Hau amorrua!
Bizilagun batek bere tximinia garbitzeko eskatzen dio Galtzerdiri, eta, horretan ari dela, izugarrizko ezustekoa hartzen du mutikoak: uso baten eskeletoa aurkitzen du, eta haren hankari lotuta, kodean idatzitako mezu bat.
Garai nahasietan, indartsuenek bakarrik irauten dute bizirik. Crey Gauerdiko Begiak bere patua aukeratu beharrean dago: biktima edo heroia.