Libros y cuentos infantiles
Filtrar
ItxiDetektibe ospetsu eta saiatuenak ere noizean behin atseden bat behar duenez, Sanson arrantza egitera joan da. Iujuuuu! Alabaina, arrantza egun hori ere ikerketa saio bihurtuko da azkenerako.
Nork esan zuen mamuak gazteluetan soilik bizi direla? Santurtziko mamuak herri erdi-erdian bizi dira, parkean eta jendez inguratuta.
Antza, Vladi dena gaizki ateratzen zaio: gizakien ikastetxean banpiroa dela jakin dute, eta bere ama tematuta dago beste ahalmen bat landu dezan: superindarra. Baina ez du lortzen eta, zigortuta, amak Dorre Beltzera bidaliko du.
Karameluak onak dira zenbaitetan gure saminak eta ezinak goxatzeko. Batzuetan, ordea, karameluen gozoa ez da aski izaten gure zalantzazko egun triste eta ilunak alaitzeko eta argitzeko.
Oso gaztea izan arren, Sherlock Shator gai da edozein misterio argitzeko, batez ere lagunen laguntzarekin. Baina oraingoan, jolasean dabiltzala, Unax untxia kobazulo ilun eta arriskutsu batean desagertu zaie. Non egongo ote da? Hau larrialdia, hau estutasuna!
Saglana, bost urteko neskatila, Siberiako etxalde bakarti batean bizi da aitona-amonekin.
Aitona itsuak Siberiako abestiak eta ohiturak erakutsi dizkio. Eta animalia basatiak, hartzak eta otsoak, mantsotzen.
Aelys sirenak ontzi bat ikusten duen lehen aldian liluratuta geratuko da. Umetatik entzun du gizakiei buruz hitz egiten, baina inoiz ez zuen imajinatu haiekin topo egin zezakeenik. Sirenen Kontseiluak arriskua susmatzen du ontzia aurkitzean eta erabaki izugarri bat hartuko du.
Harrikoskortarrek partida erabakigarria izango dute Epikon, planetarik magikoenean. Truko guztiak dakizkien sorgin eta azti talde bati aurre egingo diote eta, gainera, euren adiskidetasuna probatuko duen borroka egin beharko dute. Nork izan behar du taldeburu berria?
Talok dena planifikatu nahi izaten du; Lilik, ez. Talori aurreikustea gustatzen zaio; Lilikk gauzak beti gerorako uzten ditu. Hala ere, biak lagun minak dira. Beraz, Lili negu luzeari aurre egiteko janaririk gabe geratutakoan, Talok lagundu egingo dio.
Lili sagutxoak beldurrezko filmak maite ditu; Talo lagunak, ez. Lili ezinegonik dago errusiar mendia probatzeko; Talok ez du presarik. Hala ere, biak lagun minak dira.
Talok Ilargipeko Museoaren gonbidapena jaso du Fundatzaileen Galarako eta Liliri eskatu dio elkarrekin joateko. Talok museoko objektuez gozatzen duen bitartean, Lili aspertuta dago... Ustekabeko zerbait gertatu arte.