Libros y cuentos infantiles
Filtrar
ItxiMartetarrak 1969an etorri ziren lehenengo aldiz Zarautzera. Orain, 2019an, 50. urteurrena ospatu nahi dute, 10.000 martetar txiki 500 espazio-ontzitan ekarriz eta Zarauzko etxeetan ostatu hartuz. Horrez gain, beste lau ama-ontzi erraldoi ekarriko dituzte, Zarautz munduko hiriburu bihurtuz.
Argik zooan paseoa egin du amarekin, animaliei begira: guztiek dute zerbait berezi eta zoragarri egiten dituena. Baina txakurtxoak ez du beregan ikusten gainerakoengan ikusten duen ezaugarririk. Amaren laguntzarekin ulertuko du berak ere badituela paregabe eta berezi egiten duten ezaugarriak.
Ezagutzen dugun unibertsoko gauzarik berezienetakoa da giza burmuina, baina oraindik ere asko geratzen zaigu hari buruz ezagutzeko.
Nondik datoz pentsamenduak? Zergatik amets egiten dugu? Azken hamar edo hamabi mila urteetan zergatik bihurtu dira gure burmuinak % 10 txikiagoak?
Denok dugu gurariren bat. Zuriñek beltza izan nahi du, bere auzunera etorri berri den neskatila hori bezain beltza. Agian bere ikasgelara etorriko da.
Txizalarri naizenean, nola eutsi datorrenari? Baina amak ez dit ulertzen. Zergatik ote da? Lagunek ezin dute ulertu gol erraz bat huts egitea. Baina zergatik? Aitonak ezin du ulertu logelan ni bakarrik gustura egotea. Zergatik ote?
Emiliano aldizkariak eta egunkariak irakurriz saiatzen da mundua ezagutzen, eta beti haserre amaitzen du gerrek sekula ez dutelako akaberarik.
Clearwater Ikastetxe bitxiak arrano bat dauka zuzendari. Bertan, ikasleek gizaki itxuratik animalia itxurara aldatzen ikasten dute, eta haietaz ezer ez dakien munduan bizitzeko prestatzen dira. Nortzuk dira benetan izaki metamorfiko hauek?
Plastikozko bi liburu, uda garairako ezin hobeak, txikitxoek hondartzan erabiltzen ditugun objektuak eta itsas inguruneko animaliak ezagutzen ikas dezaten.
Plastikozko bi liburu, uda garairako ezin hobeak, txikitxoek hondartzan erabiltzen ditugun objektuak eta itsas inguruneko animaliak ezagutzen ikas dezaten.
Maindi Maitagarrik probak gainditzen jarraitu behar du benetako maitagarri bihurtu nahi badu, baina gauzak zaildu egingo zaizkio ohartzen
denean eskola inguruan dabiltzan izaki magiko bakarrak ez direla eurak. Eta arriskua uste baino gertuago dute...
Bainua erritual gogokoa da haurtxoarentzat eta zain-zain egon ohi da une horretarako. Erlaxatzeko eta jolasteko une berezia da, partekatzeko. Sorta honetan bi liburu ilustratu txiki daude, haurtxoak animalia batzuk eta jolas objektu batzuk ezagutzen eta haiei izena ematen ikas dezan.
Safira Sparks munstro ehizan tradizio luzea duen familiako kidea da, nahiz eta inoiz ez duten batere ehizatu... Hori dela eta, lehenengoa izan nahi du, Munstro Izugarrien Ehizarako Taldean sartzeko. Safiraren lagun Jasper koldarrak lagunduko dio munstroak topatzen eta haiei aurre egiten.