Libros y cuentos infantiles
Filtrar
ItxiOilategitik arrautzak erruteko tokiraino doa korrika alanbreak diruditen hanken gainean. Lumazko soinekoa darama soinean eta arrautzak jartzen ditu. Asmatu zein den etxaldeko animalia hau!
Nor ari da adar artean karranka?
Eta nor dago zuhaitzean ezkutatuta?
Nori ez zaio gustatzen leihoetatik begiratzea? Liburu honetan, pila bat leiho daude, zein baino zein harrigarriagoak… Baina kontuz, itxurak engainagarriak izan daitezke eta!
Gurasoentzat seme eredugarria zen Julian: garbia eta txukuna, ez zen inoiz haserretzen, eta txintik atera gabe egiten zuen esandako guztia.
Gure barruan dabiltzan kontu ttikiak handitu ez daitezen, hobe izaten da nolabait kanporatzea. Arazotxo eta kezka horiekin deseroso sentitzen gara askotan, eta ez dugu jakiten zer egin, arduratzen gaituzten buruhauste horietatik askatzeko eta libre sentitzeko.
Txizalarri naizenean, nola eutsi datorrenari? Baina amak ez dit ulertzen. Zergatik ote da? Lagunek ezin dute ulertu gol erraz bat huts egitea. Baina zergatik? Aitonak ezin du ulertu logelan ni bakarrik gustura egotea. Zergatik ote?
Berritsusauroak ibilaldi bat egingo du basoan, eta hamaika gauza ditu esateko txangoari buruz. Egia esan, badu beti zer esana gauza guztiei buruz!
Besarkadasauro txikiak dilema bat du: Nola lortuko du lagunek eztabaidan eta borrokan ez ibiltzea? Edozer gauza egiteko prest dago, eta amak beti esaten dio besarkadak direla onena. Lortuko ote du dena lasaitzea?
Nautilus taldeko neska-mutilak lehian dira, beren lehen misioan. Billinghurst gazteluan harribitxien erakusketa bat dago eta hura hondamendi bilakatu da, antolatzaileek harribitxiak banan-banan desagertzen doazela jakitean.
Bizitza txiki-txiki hasten da, baina berehala hazten da, eta batzuetan erraza ez bada ere, beti eskaintzen dizkigu gauza miresgarriak eta bide berriak.
Luka dut izena eta nire laguna Utx da. Asko gustatzen zait aitona-amonekin egun batzuk pasatzera joatea, etxean debekatuta ditudan gauza guztiak egiten uzten didatelako. Eta zerrenda oooooso luzea da. Horretarako dira aitona-amonak, munduko tontokeria guztiak egiten uzteko!
Supersaurioak lehen bizikleta estreinatuko du, txirrindularitzako lasterketan parte hartzeko justu garaiz. Hala ere, behin eta berriz bizikleta gainean jarri arren, beti lurrean amaitzen du. Etsi egingo ote du ala lortuko du txirrindularitzako lasterketara joatea eta helmuga gurutzatzea?