Libros y cuentos infantiles
Pagination
- Previous page
- Page 5
Filtrar
ItxiKapa Orlegitxok basoa zeharkatu behar du, Rapunzelen jaira iritsiko bada. Baina pertsonaia asko eta asko agertuko zaizkio bidean: Piztia iletsua eta betiluna, hiru txerritxo arkitektogai harroputz, nabarmenkeriaz jotzen duen harpa sorgindua… Helburua duen dantzaldira heltzea lortuko ete du?
Nori ez zaio gustatzen leihoetatik begiratzea? Liburu honetan, pila bat leiho daude, zein baino zein harrigarriagoak… Baina kontuz, itxurak engainagarriak izan daitezke eta!
Gurasoentzat seme eredugarria zen Julian: garbia eta txukuna, ez zen inoiz haserretzen, eta txintik atera gabe egiten zuen esandako guztia.
Gure barruan dabiltzan kontu ttikiak handitu ez daitezen, hobe izaten da nolabait kanporatzea. Arazotxo eta kezka horiekin deseroso sentitzen gara askotan, eta ez dugu jakiten zer egin, arduratzen gaituzten buruhauste horietatik askatzeko eta libre sentitzeko.
Besarkadasauro txikiak dilema bat du: Nola lortuko du lagunek eztabaidan eta borrokan ez ibiltzea? Edozer gauza egiteko prest dago, eta amak beti esaten dio besarkadak direla onena. Lortuko ote du dena lasaitzea?
Besomotz, jaiotzez beso bat bestea baino laburragoa duen tximinotxo ausarta, bere eginahal guztiekin borrokatuko da tximino musuzurien lege krudel baten kontra. Lege horrek dioenez, haietako bat eroriz gero, besteek aurrera jarraitu behar dute hari lagundu gabe.
Nautilus taldeko neska-mutilak lehian dira, beren lehen misioan. Billinghurst gazteluan harribitxien erakusketa bat dago eta hura hondamendi bilakatu da, antolatzaileek harribitxiak banan-banan desagertzen doazela jakitean.
Bizitza txiki-txiki hasten da, baina berehala hazten da, eta batzuetan erraza ez bada ere, beti eskaintzen dizkigu gauza miresgarriak eta bide berriak.
Supersaurioak lehen bizikleta estreinatuko du, txirrindularitzako lasterketan parte hartzeko justu garaiz. Hala ere, behin eta berriz bizikleta gainean jarri arren, beti lurrean amaitzen du. Etsi egingo ote du ala lortuko du txirrindularitzako lasterketara joatea eta helmuga gurutzatzea?
“Bost ziren, bost, ohean.
Haietako bat mugitu ostean,
Geratu zen, plost!, lurrean”.
Egin bultza untxi txikiei, egin kantu, egin kulunka.
Betiko ipuinak haur txikienen eskura.
Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak.
Bukaeran ipuinaren bertsio luzeago bat eskaitzen da eduki eta xehetasun gehiagorekin.
Gaur Bruno ez doa pozik eskolara. Lagun mina gaixo dago eta ez daki norekin jolastuko den atsedenaldian. Kostatu egiten zaio lagunak egitea. Ez da ondo moldatzen futbolean edo kartetan. Ezta abesten ere. Hala ere, irakasleak irtenbidea eman dio: Zer daki egiten Brunok inork baino hobeto?