Libros infantiles de 6 a 8 años
Filtrar
ItxiIruzurbeitia ez da, ez, besteak bezalako zizarea: arrosa kolorekoa da eta eguzkia hartzea asko gustatzen zaio. Hori guztiori oso arraroa da, bere familiakoentzat, batez ere. Alabaina, Jango ezagutuko du basoan, armiarma barazkijalea, eta berarekin ikasiko du ezberdina izateaz gozatzen.
Maddik ez zekien zer aurkituko zuen itsas hondoan, beldur apur bat ere ematen zion… Jakin al daiteke nolakoa den zerbait probatu gabe?
Jarri zutik, tente-tente. Luzatu zure adarrak eguzkirantz. Utzi sustraiei lurrean kiribiltzen.Hartara, tinko eutsiko dizute. Ikusi zeure burua: zuhaitza zara. Eta orain, begiratu zure ingurua. Ez zaude bakarrik. Zuhaitz askoren artean zaude. Horrela, elkarrekin, basoa izango zara.
Itsasoa bihurria da, eta jostalaria. Izarori opari polita ekarri dio. Eta orain, Izarok badaki itsas hondoak sekretu asko gordetzen dituela.
Gaueko zeru ilunean gaizki itsatsita zegoen izar txiki bat askatu eta Lurrera jausi zen. Ez zuen, ordea, edonon lur hartu. Planetako toki posible guztietatik… ezetz asmatu zein aukeratu zuen!
Jakomintxo zintzoa da, atsegina, adimentsua... Gehiegi maite dugu? Ezta pentsatu ere! Jakomintxo maitagarria da.
Badakizu zer usain daukan haur jaio berri batek? Lasai, Xabierrek esango dizu, Xabierrek arreba txiki bat izan duelako oraintxe: Maddalen.
Goiz batean, Perrexilek leihoa ireki eta dena hori koloreko elur arraro batez estalita dagoela ikusi du. Amona Azenariok azaldu dio hori loreen maitasun hautsa dela, alegia, polena. Perrexilek, beraz, amonaren eskutik, erleek eta haizeak polinizazioan zer eginkizun duten ezagutu du.
Beldurrak hilik dagoenean, Mateo desagertu egiten da: brixt! Baina superbotere hau beldurgarri samarra da….
Mateoren egun batzuk primerakoak eta mundialak dira.
Eta kasik hegan hasten da, brixt!, baina noraino…?
Mateo arraro sentitzen da. Lagunak ez dira berarekin gogoratzen. Ez da erraza besteak nola sentitzen diren imajinatzea.
Mateok hanka sartu du Perurekin, Robinsonekin…
Eta negar egin du gero, eta itsasoa sortu du bere malkoekin…