Libros especiales
Filtrar
ItxiLiburu honetako animaliak beren ibilgailuetan joan-etorrian dabiltza klaxona jo eta jo! Bizikletaren txirrina, trenaren txilibitua, aspaldiko klaxon baten hotsa, suhiltzaileen kamioiaren turuta… Zenbat ezagutzen dituzu zuk? Ibilgailuen soinuak ezagutzeko liburu dibertigarria.
Animalia txikiak haurtzaindegira doaz, eta egunero dute abentura txikiren bat eta gatazkaren bat edo beste. Baina beti hor dago Kanguru andereñoa denak lasaitzeko, mimatzeko eta zaintzeko.
Nor dago harkaitzaren gainean orroka?
Eta nor dago adarretatik zintzilik?
Otso Txikik ume bat jan nahi du, beraz, bila hasi da, eta…
Jostailuak, gurasoen arreta, janari gogokoena eta abar partekatzea ezinbesteko gaitasun emozionala da, eta umeek harreman sozialetan praktikan jarri behar dute.
Kartoian eta formatu apaisatu erakargarrian egindako liburu hauek istorio dibertigarriak kontatzen dituzte. Hainbat egile eta ilustratzaileren lanak, umorez beteak, eta familia osoak eta bereziki txikienek gozatzeko moduko ilustrazioekin hornituak.
Gaur, Kale Nagusian, arratsalde haizetsua dugu eta Timek arropak zintzilikatu nahi ditu lehortzeko. Ene! Arropak falta dira! Lagunduko al diogu? Ea arropak aurkitzen ditugun…
Bapo jaunak Lali lagunari txantxa bat egitea erabaki du. Zer ote du masailean?
Zabaldu orrialdeak, eta asmatuko duzu!
Zatoz ondo pasatzera urte osoan zehar urtaroen erritmora.