Libro y álbum ilustrado infantil
Filtrar
ItxiPlastikozko bi liburu, uda garairako ezin hobeak, txikitxoek hondartzan erabiltzen ditugun objektuak eta itsas inguruneko animaliak ezagutzen ikas dezaten.
Plastikozko bi liburu, uda garairako ezin hobeak, txikitxoek hondartzan erabiltzen ditugun objektuak eta itsas inguruneko animaliak ezagutzen ikas dezaten.
Maindi Maitagarrik probak gainditzen jarraitu behar du benetako maitagarri bihurtu nahi badu, baina gauzak zaildu egingo zaizkio ohartzen
denean eskola inguruan dabiltzan izaki magiko bakarrak ez direla eurak. Eta arriskua uste baino gertuago dute...
Bainua erritual gogokoa da haurtxoarentzat eta zain-zain egon ohi da une horretarako. Erlaxatzeko eta jolasteko une berezia da, partekatzeko. Sorta honetan bi liburu ilustratu txiki daude, haurtxoak animalia batzuk eta jolas objektu batzuk ezagutzen eta haiei izena ematen ikas dezan.
Safira Sparks munstro ehizan tradizio luzea duen familiako kidea da, nahiz eta inoiz ez duten batere ehizatu... Hori dela eta, lehenengoa izan nahi du, Munstro Izugarrien Ehizarako Taldean sartzeko. Safiraren lagun Jasper koldarrak lagunduko dio munstroak topatzen eta haiei aurre egiten.
Lord Gothek GOTHSTOCK izeneko musika-emanaldi zirraragarria prestatu du. Gutxi izango dira hori bezain ikusgarriak.
Adur BETI zegoen kezkatuta. Kezka eragiten zioten lagunik gabeko galtzerdiek, katagorri gaiztoek, askatutako lokarriek… Baina kezkarik handiena HAIZEAK eragiten zion.Adurrek Maia ezagutu zuen, eta lagunak egin ziren. Maiak ez zion beldurra EZERI.
Beste asko bezain aspergarria den egun batean, Aliziak lo hartu du eta Herrialde Miresgarrian sartuko da Untxi Zuriaren eskutik. Han, Sasidortoka, Bihotzetako Erregina, Cheshireko katua, Dukesa, Kapelagilea eta Martxoko Erbia ezagutuko ditu, beste hainbat fantasiazko pertsonaiaren artean.
Baliteke liburu honetako animalia bikoteak ezberdinak iruditzea, baina zerbait garrantzitsua partekatzen dute: espazio berean bizi dira, gauza berberak egiten dituzte edo neurri berbera dute.
Eguzkibar hiri ezin hobea zen, adeitasuna eta poza nagusi ziren lekua. Egun batean biztanle batek bilgarri bat lurrera bota zuen arte. «Bat baino ez da!», pentsatu zuen. Baina, pixkanaka, biztanleek jokabidea aldatu zuten, gainerakoekiko axolarik gabe jokatzen hasi ziren.
Kapa Orlegitxok basoa zeharkatu behar du, Rapunzelen jaira iritsiko bada. Baina pertsonaia asko eta asko agertuko zaizkio bidean: Piztia iletsua eta betiluna, hiru txerritxo arkitektogai harroputz, nabarmenkeriaz jotzen duen harpa sorgindua… Helburua duen dantzaldira heltzea lortuko ete du?
Egun handia da Burgirentzat. Hainbeste gauza dago egiteko eskolan…!