Libro y álbum ilustrado infantil
Filtrar
ItxiTxikia izatea ez da beti erraza. Baina Saguk ekin dio bere ORROA aurkitzeko bidaiari. Horrela deskubrituko du izakirik txikienak ere izan dezakeela LEHOI baten bihotza.
Nori ez zaio gustatzen leihoetatik begiratzea? Liburu honetan, pila bat leiho daude, zein baino zein harrigarriagoak… Baina kontuz, itxurak engainagarriak izan daitezke eta!
Besarkadasauro txikiak dilema bat du: Nola lortuko du lagunek eztabaidan eta borrokan ez ibiltzea? Edozer gauza egiteko prest dago, eta amak beti esaten dio besarkadak direla onena. Lortuko ote du dena lasaitzea?
Bizitza txiki-txiki hasten da, baina berehala hazten da, eta batzuetan erraza ez bada ere, beti eskaintzen dizkigu gauza miresgarriak eta bide berriak.
Luka dut izena eta nire laguna Utx da. Asko gustatzen zait aitona-amonekin egun batzuk pasatzera joatea, etxean debekatuta ditudan gauza guztiak egiten uzten didatelako. Eta zerrenda oooooso luzea da. Horretarako dira aitona-amonak, munduko tontokeria guztiak egiten uzteko!
Supersaurioak lehen bizikleta estreinatuko du, txirrindularitzako lasterketan parte hartzeko justu garaiz. Hala ere, behin eta berriz bizikleta gainean jarri arren, beti lurrean amaitzen du. Etsi egingo ote du ala lortuko du txirrindularitzako lasterketara joatea eta helmuga gurutzatzea?
Martina azkenean iritsi da Aliritzira. Bioletari ez zaizkio planak falta: lagunari etxaldea erakutsi nahi dio, txabolara eraman nahi du eta, batez-batez ere, elkarrekin abenturak bizitzeko irrikaz dago.
Pott familiak lasterketetarako auto zahar herdoildu bat erosi du. Benetako erakarpena du auto horrekiko. Tailerrean asteak buru-belarri lanean eman ostean, Pott familiako aitak lortuko du Chitty Chitty Bang Bang funtzionamenduan jartzea.
Urtebeteko epean, Lurrean inoiz bizi izandako izakirik txundigarrienak ezagutuko dituzu: Tiranosauro beldurgarria, Titanosauro jator-jatorra eta beste mordo bat.
Zer egingo zenuke zuk gau batez hiru erraldoi zure logelako leihora hurbildu eta munduari behatzera gonbidatuko bazintuzte? Horixe da hain zuzen Ederreri gertatuko zaiona istorio honetan.
NON DAGO NIRE ELEFANTEA?
Alainen elefantea ez da inon ageri!
Zorionez, Eli betidanik izan da elefante bilatzaile aparta, eta argi du non bilatu behar duten.
Suitza, 1976. Izua haranean! Elurretako munstro madarikatua Appenzell herri txikiaren inguruan dabil. Xeherlock, Magali sagutxo lagunarekin batera, izaki misteriotsuaren bila abiatu da…