Configurador de lecturas
Filtrar
ItxiParvana hamaika urteko neska da eta Kabulen bizi da, Afganistango hiriburuan, talibanen gobernuaren garaian.
Gilenen gurasoek etxez aldatzea erabakitzean, haren bizitza zeharo aldatuko da egoera berrira egokitu beharko duelako, ikastetxe desberdinean eta beste lagun batzuekin.
Usaimen eta entzumen oso finak ditu Gixelak. Gauzak ukitzea asko gustatzen zaio. Haren liburuak puntutxoz beterik daude. Batzuetan triste egoten da. Ba al dakizu zergatik?
Giharrak, hezurrak, odol sistema edo nerbio sistema... Begiratu giza gorputzaren barrualdeari eta deskubritu haren sekretu guztiak formatu handiko liburu harrigarri honetan!
Ezagutu basoaren eta oihanaren hiztegia eta mugitu orrietako fitxak, animaliei etxera iristen laguntzeko.
Lagundu oihaneko animalia txikiei etxerako bidea topatzen, orri bakoitzean fitxak irristatuz.
Aurtengo udan dena lehor dago: zerua beti urdin ageri da, belardiak hori daude, eta igerilekuak hutsik!
Alarma giroan, Junek euria egiteko teknika guztiak probatu ditu: gaizki kantatu du, marigorringoak eta tximeletak bilatu ditu, euritako bat ere margotu du…
Haritz handi baten ondotik igarotzen da gure erreka. Arretaz begiratuz gero, ikusiko duzu hamaika sekretu daudela erreka polit honetan.
Zelai handi baten erdian dago gure zuhaitza. Arretaz begiratuz gero, ikusiko duzu hamaika sekretu daudela zuhaitz honetan.
[—Nolanahi ere, Argiñe, badakit gauza hauek kontuz esatekoak direla, baina nik entzun dut zure aita ote den ama utzi duena, edo, horrelako zerbait. Zure aita bere lantegiko neskaren batekin liatu ote den edo, esaten dute kalean...]
Betiko ipuinak haur txikien eskura. Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak. Bukaeran ipuinaren bertsio luzeago bat eskaintzen da eduki eta xehetasun gehiagorekin.
Aixa lehen aldiz doa lagun baten etxera lo egitera.
Ama kezkatuta geratu da. Sentituko ote du Aixak bere falta? Bainatuko ote da? Ez zaio batere gustatzen eta!
Ondo afalduko ote du? Izango ote du lotarako bere pelutxe kutunena? Eta bitartean, Aixa…