Libros y cuentos infantiles
Filtrar
ItxiBapo jaunak zerbait arraroa aurkitu du etxetik irtendakoan. Lehoi baten buztana ote da?
Zabaldu orrialdeak, eta lagun iezaiozu deskubritzen!
Gaur, dena gaizki ateratzen ari zaio Lehoitxoari! Haserre dago eta, dirudienez, inork ezin dio lagundu. Edo bera da laguntzen uzten ez dena?
Leila sorgin oso saiatua zen. Ia egiten zuen guztia ondo egiten zuen. Inongo tartarik onenak egin nahi zituen. Eta zergatik ez aurkeztu ba Tartarik Onenaren Sorgin Lehiaketa Paregabera?
Norak biziki atsegin du mozorrotzea, eta gaur Lorea doktore bihurtzea erabaki du! Botika-kutxa magikoarekin, gaixo guztiak sendatuko ditu: Hartz Zuriaren hotzeria, Krokodiloren zartadakoa eta Pelikanoren eztarriko mina. Baina nork sendatuko die sabelean duten orroa?
Lore misteriotsua sortu da. Pertsona bakoitzak kolore desberdinekoa ikusten du eta, horren eraginez, guztien artean borroka sortzen da, bakoitzak bere ikuspegia dela zuzena uste baitu. Ez mundu mailako agintariak, ezta botanikariak ere ez dira ados jartzen.
Ongi etorri historiako lotarako libururik laburrenera! Bai, hamar hitz besterik ez ditu. Baina geldi!, gauza garrantzitsu asko egin behar dira irakurri aurretik.
Ohera joan aurretik, Aitotsok Potxolori tapakia ondo-ondo jarri dio ohean, baina gaur gauean, Potxolok ez du lo egiteko asmorik.
Aitotso nekatuta dago, gaur lan asko egin baitu. Baina horrela jarraitzen badu… otso basatiari deitu beharko dio!
Non dago marmota aita?
Eta nor dago sabaitik zintzilik?
Tira egin azal-hegaletatik eta aurkitu lurpean bizi diren izaki liluragarriak.
Ireki liburua eta barnera zaitez gure planetaren edertasunean! Ikusi Lurra nola sortu zen, zer metamorfosi izan duen eta ingurumenak gaur egun zer erronka dituen; guztia ikuspegi original batekin.
Badakizu zer usain daukan haur jaio berri batek? Lasai, Xabierrek esango dizu, Xabierrek arreba txiki bat izan duelako oraintxe: Maddalen.
– Bazkaltzera, hartz txiki!
– Purea! Zer goxoa!
– Garbitu dituzu eskuak?
Liburu honetako protagonistek ohitura onak ikasiko dituzte otorduetarako.
Maitasuna pozez esnatzea da. Maitasuna galdu genuen hura topatzea da. Maitasuna musu eman berritan atseden hartzea da.
Bi aita dituzu? Bi ama? Aita eta ama? Bietako bakarra? Familia edonork osatuta ere, maitasunak eraikitzen du.