Libros y cuentos infantiles
Filtrar
ItxiGoiz batean, Perrexilek leihoa ireki eta dena hori koloreko elur arraro batez estalita dagoela ikusi du. Amona Azenariok azaldu dio hori loreen maitasun hautsa dela, alegia, polena. Perrexilek, beraz, amonaren eskutik, erleek eta haizeak polinizazioan zer eginkizun duten ezagutu du.
Benetan zalantzan jar daiteke ama baten maitasuna? Ipuin honetako protagonistak egiaztatuko du hargatik sentitzen duen maitasuna lehoia bezain indartsua izan daitekeela, tximeleten dantza bezain paregabea edo arrainen ozeanoa bezain sakona.
Ongi etorri Antartikara. Hemen, pinguinoak ikertuko ditugu, zehatz eta zorrotz, esploratzaile ausarten talde baten eskutik.
Pinguinoak hemen, pinguinoak han...Pinguinoak nonahi!
Marak gauero hitz egiten zuen izarrekin, baita ilargiarekin ere. Gau batean, ilargiaren zilarrezko malko potoloa erori zen Mararen buru gainera eta bihotzean eman zion min. Arazo larria zuten izartegian. Haiei laguntzeko Star misioa antolatu zuen Marak.
Maren eta Aiert oporretan joan dira Oiduiko txabolara. Ardiak eta arkumeak lagun. Azeriaren begiradapean. San Joan bezperatan, sua sentituko dute barrenean. Eta uraren hotza. Eta behingoz pintore itsuaren ipuina nola amaitzen den ezagutuko dute.
Martetarrek gogoan zeukaten 1969an Zarautza egindako espedizioa. Laster, berrogeita hamar urte beteko ziren bidaia hura gertatu zenetik. Bidaia berri bat egin nahi zuten, zarauztarrekin batera berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko.
Nor ari da papagaitxoarekin hizketan?
Eta nork zaintzen du moxal txikia?
Tira egin azal-hegaletatik eta aurkitu maskota maitagarriak.
Bizar luzeak, isatsa eta lau hanka ditu. Iletsua da eta urruma egiten du. Atzapar zorrotzak ditu. Ezetz asmatu zer maskota den!
Beldurrak hilik dagoenean, Mateo desagertu egiten da: brixt! Baina superbotere hau beldurgarri samarra da….
Mateoren egun batzuk primerakoak eta mundialak dira.
Eta kasik hegan hasten da, brixt!, baina noraino…?
Mateo arraro sentitzen da. Lagunak ez dira berarekin gogoratzen. Ez da erraza besteak nola sentitzen diren imajinatzea.