Libros y cuentos infantiles
Pagination
- Previous page
- Page 7
Filtrar
ItxiLiburu honen bidez, txikienek gorputza eta burua uztartu ahalko dituzte, lasaitasuna aurkitzeko, ariketa erraz batzuen bidez.
NON DAGO NIRE ELEFANTEA?
Alainen elefantea ez da inon ageri!
Zorionez, Eli betidanik izan da elefante bilatzaile aparta, eta argi du non bilatu behar duten.
Alainek elurretako leopardoarekin egiten du amets. Badu egunen batean huraxe aurrez aurre ikusteko esperantza. Oso berezia den laguna ere badu, horretan lagunduko diona.
Suitza, 1976. Izua haranean! Elurretako munstro madarikatua Appenzell herri txikiaren inguruan dabil. Xeherlock, Magali sagutxo lagunarekin batera, izaki misteriotsuaren bila abiatu da…
Negu hotz-hotzean, mendi baten goialdean elurrezko panpinak sortu dira.
Hasieran hiru bola baino ez dira, baina laster euren begiak, ahoak eta besoak egin dituzte, harrien eta adarren bidez.
– Zaldiko maldikoan ibili nahi dut!
– Ez, orain ezingo duzu, ba.
Eta alferrik ari zara garrasika.
Batzuetan, zaila da zer sentitzen dugun adieraztea. Liburu honetako protagonistek emozioak kontrolatzen ikasiko dute.
Zer sentitzen duzu gaur?
Haserre nago!
Irrist egiten duten leihoekin eta emozioen gurpilarekin!
Emozioak izendatzeko eta ulertzeko liburua.
Tokio, 2020.
Xeherlocken lantokian katu bitxi bat dago: ez du hitzik esaten eta etengabe hankak gora eta behera mugitzen ditu. Xeherlock eta katu kideek haren lagun izan nahi duten arren, animaliaren jokabidea ez da aldatzen: madarikazio lazgarriren bat duela dirudi.
Betiko ipuinak haur txikien eskura. Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak. Bukaeran ipuinaren bertsio luzeago bat eskaintzen da eduki eta xehetasun gehiagorekin.
Schönbrunn jauregia, Austria, 1763.
Lisabete Antonieta erreginaren lepokoa desagertu egin da. Xeherlock eta lagunak berehalakoan hasi dira bilaketan; izan ere, erreginak gauean bertan izango den jairako behar du lepokoa. Susmoa dute miken ardura ote den desagerpena, lapur ospea baitute.
Hau abentura!
Bioletak, errekan behera doala, ezkutuan dabilen ehiztari bat ikusi du: eskopetarekin… Ai ene! Zer egin? Amonak esan bezala, alde egin? Beharbada animaliak jaknaren gainean jarri behar ditu… Eskerrak Barrabas txakurra aldamenean daukan!