Libros infantiles de 0 a 3 años
Filtrar
ItxiAzalean ezkatak eta oso oskol gogorra ditu. Aurreko hegalak urpekariek baino hobeto mugitzen ditu. Asmatu zein den itsasoko animalia hau!
Eguneroko bizitzako gatazkak konpontzeko ikasi beharreko jokabidea dute umeek eraman onekoa izatea eta une egokiaren zain egoten jakitea.
Liburu honetako untxiak komunera joan beharra du, baina guztiak okupatuta daude! Batean sorgin bat dago, beste batean otso bat, haragokoan adarbakar bat... Lortuko ote du komun bat libre topatu arte komunera joateko gogoari eustea?
Non dago marmota aita?
Eta nor dago sabaitik zintzilik?
Tira egin azal-hegaletatik eta aurkitu lurpean bizi diren izaki liluragarriak.
– Bazkaltzera, hartz txiki!
– Purea! Zer goxoa!
– Garbitu dituzu eskuak?
Liburu honetako protagonistek ohitura onak ikasiko dituzte otorduetarako.
Benetan zalantzan jar daiteke ama baten maitasuna? Ipuin honetako protagonistak egiaztatuko du hargatik sentitzen duen maitasuna lehoia bezain indartsua izan daitekeela, tximeleten dantza bezain paregabea edo arrainen ozeanoa bezain sakona.
Nor ari da papagaitxoarekin hizketan?
Eta nork zaintzen du moxal txikia?
Tira egin azal-hegaletatik eta aurkitu maskota maitagarriak.
Bizar luzeak, isatsa eta lau hanka ditu. Iletsua da eta urruma egiten du. Atzapar zorrotzak ditu. Ezetz asmatu zer maskota den!
Musuak opari! Denentzako modukoak daude: txikitxoak edo erraldoiak, sudurrean edo oinetan, azkura egiten dutenak edo kili-kili egiten dutenak... Zein da zure gustukoena?