Libros infantiles de 0 a 3 años
Filtrar
ItxiMaitasun musua paaapaaagaioarena, edo paaapogorriarena edo pooottokarena.
Baina norentzat ote musurik handiena?
-Eman eskua.
Ez! Nik bakarrik gurutzatu nahi dut.
-Errepidea oso arriskutsua da.
Liburu honetako protagonistak zerbait garrantzitsua ari dira ikasten: ezin daiteke beti ezetz esan.
Begiratu ispiluari eta atera mihia igel saltaria bazina bezala, edo ilundu bekozkoa haserretuta, hartza bazina bezala! Umeek imitazioaren bidez ezagutuko dituzte emozioak: poza, tristura, beldurra, urduritasuna eta askoz gehiago.
Nor da tximino indartsuena? Nor da ipurtargi lotiena? Eta olagarro musukatzaileena? Zabaldu ondo begiak, topatu liburuko ilustrazioen artean eta txundi zaitez amaierako ezusteko atseginarekin.
Pixontzia erabili nahi, Kroko?
Ez, nahiago dut pixoihala, aita.
Ondo, geroago jesarriko zara.
Pixontzia erabiltzen ikasi egiten da. Liburu honetako protagonistak pixoihala alde batera utzi eta pixontzia erabiltzen ohituko dira.
Igo zaitez traktorera! Gidatu bide lokaztuetan barrena, erein baratzean haziak, eta zoaz baserriko txoko guztietara. Tuku-tuku, ttur-ttur!
Bidaiariak, trenera! Igo zaitez trenera, eta gidatu maldan behera, tunelean zehar eta trenbidean aurrera. TRIKI-TRAKA, TRIKI-TRAKA! FIII
Hitzekin eta haur baten begiekin Txominek bere mundua erakutsiko digu: etxea, kalea, eskola… eta toki guztietan lagunak egingo ditu.
Liburu honetako animaliei behatu eta entzuteaz gain, zenbatu egin dezakezu zenbat aldiz egiten duten zaunka, marru, bee, irrintzi... Gogoan hartzeko gai izango al zara?
Astindu gorputza eta ikasi zenbakiak, hamar munstro jostarirekin batera. ZENBATU!
Egunak argitu du baserrian eta inguruetan.
Nor ari da hain goizetik kukurrukuka?
Nor ari da poz-pozik zaunkaka?
Nor ari da euripean korroka?
Goazen bilatzera!
Animalien soinuak ezagutzeko liburu jostagarria.
“Bost ziren, bost, ohean.
Haietako bat mugitu ostean,
Geratu zen, plost!, lurrean”.
Egin bultza untxi txikiei, egin kantu, egin kulunka.