Libros infantiles de 3 a 6 años
Filtrar
ItxiBa al zenekien animalia batzuek gustu nahiko bereziak dituztela? Ausartuko al zinateke zizare piruleta bat probatzen? Edo bare pastel bat? Edo sagu isatsak eskabetxean? Ahosabai zorrotzenentzako gozamena!
Gaua iristen denean eta izarrak dir-dir jartzen direnean, azerikumeak gordelekutik ateratzen dira. «Ezetz ni harrapatu!». Rita txikiak erronka jo die gainerako animaliei hirian lasterketa dibertigarria egiteko. Lortuko ote dute harrapatzea?
Xarpa katua ez da ezeren beldur. Ziur ezetz? Xarpak ez die beldurrik ez gaueko zaratei, ez itzal izugarriei.
Burgik apaintzeko zuhaitz perfektua bilatu nahi du. Besarkadak eta gabonetako magia lortzen lagunduko diozu?
Albi balea ozeanoan barrena dabil hara eta hona, ur azpiko altxorrak bildu eta bildu. Baina nahiz eta gauza eder asko bildu, Albi ez da inoiz sentitzen guztiz ase.
Ba al liteke adiskidetasuna izatea, eta ez ondasunak, haren bihotza benetan kantuan jarriko duena?
Paradisua dirudien uharte batean, geko txiki batek izar bihurtu nahi du. Goldyk eguna antzezten ematen du, egunsentitik gauerdira arte. Baina osperako bidea bakartia eta bihurgunetsua izan daiteke...
Haritz handi baten ondotik igarotzen da gure erreka. Arretaz begiratuz gero, ikusiko duzu hamaika sekretu daudela erreka polit honetan.
Zelai handi baten erdian dago gure zuhaitza. Arretaz begiratuz gero, ikusiko duzu hamaika sekretu daudela zuhaitz honetan.
Betiko ipuinak haur txikien eskura. Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak. Bukaeran ipuinaren bertsio luzeago bat eskaintzen da eduki eta xehetasun gehiagorekin.
Aixa lehen aldiz doa lagun baten etxera lo egitera.
Ama kezkatuta geratu da. Sentituko ote du Aixak bere falta? Bainatuko ote da? Ez zaio batere gustatzen eta!
Ondo afalduko ote du? Izango ote du lotarako bere pelutxe kutunena? Eta bitartean, Aixa…
Haserresauroa ezin alaiago esnatu da, baina eguna okertzen joan zaio. Eta HASERRE jarri da, gero eta HASERREAGO…
Liburu honek argi erakusten digunez, zenbaitetan nahikoa da geure ikuspuntua aldatzea, egoerei buelta emateko