Libros infantiles de 3 a 6 años
Filtrar
ItxiLiburu hau EZ da adarbakar bati buruzkoa. Tira... pixka bat bai. Baina adarbakar honek erabilera anitzeko adarra du, tresna txundigarriekin. Nik esango nuke adarra baino adar-tronpeta dela, adar-koilara, adar-puzgailua... Munduadarreko EZ-ADARBAKAR harrigarriena da!
Betiko ipuinak haur txikienen eskura.
Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak.
Esmeralda dena hobetoezinki iruditzen zaion neskatoa da. Hala ere, gaur ezer ez doa ondo. Gehien gustatzen zaizkion gauzek ere ez diote arretarik ematen edo ez dira nahikoak. Esmeralda handitzen ari dela ohartu da; horixe gertatu da.
Kosmek erabaki du ez dela beste untxiak bezalakoa izango.
Pixkanaka hasi da, baina berehala bilakatu da dantzaldiko izarra. Izango al da gai besteei erakusteko zu zeu izatea dela egin dezakezun gauzarik onena?
Jakomintxo zintzoa da, atsegina, adimentsua... Gehiegi maite dugu? Ezta pentsatu ere! Jakomintxo maitagarria da.
Hain handia den talde baten erdian txikia izateak buruko min handiak eragin ditzake. Nahiz eta hazteko pazientzia izan behar duzula behin eta berriro errepikatu! Baina, batzuetan, egoera zailenek sorpresa izugarria izaten dute atzean.
Gau batean, Otso jaunak bere ate aurrean saski batean abandonatuta utzi duten untxia topatu du. Hurrengo egunean bazkaltzeko ezin hobea... baina… ene!
Txikia da eta oso argal dago! Otso jaunak gizendu, zaindu eta arreta eman beharko dio kosk egin aurretik.
Atsegina da gozo gustagarria hartzera gonbidatzen zaituena. Atsegina da besteekin jolas egiten duena.
Egun bikaina da bustialdia hartzeko! Eguzkia diz-diz dago zeru goian eta Marc, haren arreba eta aita lehenengoak iritsi dira igerilekura. Baina gozatzeko prest daudenean, txikiak esaldi beldurgarria bota du: «Kaka egin nahi dut!». A zer dilema... Lortuko ote du bainurako garaiz iristea?
Bi katagorri kaskagogor dira Zirilo eta Brux, eta lehian ari dira, sari berezi-berezi bat nork lortuko: sasoiko azken pinaburua. Edozertarako prest daude!
Katalinek gogoko du gauzak zenbatzea: eskuko hatzak, parkean ikusten dituen animaliak, supermerkatuko gaileta kaxak…
Eta edonon ikusten ditu formak: zirkuluak, karratuak, triangeluak…
Gainera, izugarri gustatzen zaio pinturak nahasi eta koloreekin jolastea.