Libros infantiles de 8 a 10 años
Pagination
- Previous page
- Page 2
Filtrar
ItxiBat-batean kanporatuta geratu nahi ez badute, Pedrusco-ko neska-mutilek bi taldekide gehiago lortu beharko dituzte.
Klaudia neska futbolzalea da, baina neskei futbolean jokatzen uzten ez dieten garaian bizi da.
Liburu honetan, bost kontinenteetako hamabost ipuin aurkituko dituzu. Ez dira ipuin arruntak. Ez. Antzinako ipuinak dira guztiak, eta gaur arte iraun dute. Ipuinok mundua hobeto ulertzen eta ezagutzen lagunduko dizute.
Zarafa, Etiopiatik Parisera eraman zuten lehen jirafaren izena da. Kuru mutiko etiopiarrak kontatuko digu animalia lepoluzearen historia harrigarria: harrapaketa, karabana, erasoak…
New York, 1917. Txakurren talde batek katuen beste bati aurka egin dio: Ed bazter-nahasleak, txakur belarriluze batek, Kattuccinitarren klanari haien kroketak pozoitu izana leporatu dio. Xeherlock, bien artean bakea jarri nahian, kasua ikertzen ari da.
Vlad pozik dago aldameneko herrira egiten dituen sartu-irtenekin eta Minxierekin, gizakien ikastetxeko ikaskidearekin, duen adiskidetasunarekin. Hala ere, bere gurasoek Transilvaniara bidali nahi dute, banpiroen ikasketetan ez baitu aurrera egiten.
Ireki liburua eta barnera zaitez gure planetaren edertasunean! Ikusi Lurra nola sortu zen, zer metamorfosi izan duen eta ingurumenak gaur egun zer erronka dituen; guztia ikuspegi original batekin.
Marak gauero hitz egiten zuen izarrekin, baita ilargiarekin ere. Gau batean, ilargiaren zilarrezko malko potoloa erori zen Mararen buru gainera eta bihotzean eman zion min. Arazo larria zuten izartegian. Haiei laguntzeko Star misioa antolatu zuen Marak.
Marixa bere poltsa hartuta hara eta hona dabil. Gaur lapurreta bat gertatu da hirian, eta polizia batek Marixa lapurra dela pentsatu du. Baina zer da Marixak poltsan daramana?
Munduko herri guztien artean, martetarrek Villavernes bisitatzea erabaki dute. Pantxo, Teban eta Josezer bisita horren garrantziaz jabetzen diren bakarrak direla dirudi. Lagunak ziur daude, haiek pozik ez geratuz gero, planeta inbadituko dutela.
Martetarrek gogoan zeukaten 1969an Zarautza egindako espedizioa. Laster, berrogeita hamar urte beteko ziren bidaia hura gertatu zenetik. Bidaia berri bat egin nahi zuten, zarauztarrekin batera berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko.
Harrikoskor taldearen galaxiarteko lehen partida Kretan jokatuko dute, zezen-estralurtarrak bizi diren planetan. Bicok eta taldeak inoiz ez dute erronka zailagorik izan. Okerrena da joko zelaia labirintoa dela, eta pauso bat eman orduko aldatzen dela.