Libros infantiles de 8 a 10 años
Pagination
- Previous page
- Page 3
Filtrar
ItxiKontuz, irakurle! Ipuin hau ez dugu idatzi zuri ideia bihurriak emateko, gero. Ez horixe!
Beraz, zuk ez egin horrelakorik, oso, oso, oso beharrezkoa ez bada, behintzat.
Hona hemen munstro izugarri normal eta arrunt baten istorioa. Albaceten bizi da, hango negu hotzak asko gustatzen zaizkiolako. Udan berorik egingo ez balu... Antartikan pentsatu ere ez zuen egingo.
Nautilus taldeko neska-mutilak beren bigarren abentura bizi dute. Nolan uhartea ez da batere erraza iristeko eta, bertan, lurpeko museo paregabea dago.
Tximeletek Marianoren koadernoa bete dute, astronauta, futbolaria eta detektibea izan nahi duen mutikoaren koadernoa. Neurri, era eta kolore guztietakoak dira. Baina batek ere ez du hegan egiten, marraztuta daudenez. Mutikoak tximeleten sortzaile misteriotsua nor den jakitea erabaki du.
Liburu hau zabaldu aurretik, hartu arnasa eta eutsi. Hiru..., bi..., bat... eta murgil zaitez!
Harrikoskorren, galaxiako azken asteroidean, bizitzea ia amesgaiztoa da. Ia bakarrik; izan ere, Bicori eta lagunei aukera paregabe bat eskaini diete: Astrojokoetan parte hartzea. Noski, lehenengo Lingote jaunaren androide tranpatien taldea garaitu behar dute.
Oraindik ere badaude gaztelu handietan bizi diren printzesak. Liburu honetan horietako bat ezagutu eta bere gaztelua bisitatzeko aukera izango dugu.
Renata piano jotzailea da bere amak artista handia izatea nahi duelako, baina ingelesa ereikasten du, eta lorezaintza ikasten du... Eginkizun asko dauzka eta, horregatik, lagunekin jolasteko astirik ez dauka! Harik eta, jakina, Renata egun batez lo dagoenean jolasten hasi arte, gauean!
Bere urtebetetze egunean, ziztu bizian jaiki zen Malik ohetik, aitari eskatua zionkoloretako argidun patinetea oparitu ote zion jakin nahirik. Patinetearen ordez, ordea, sagu bat aurkitu zuen gosariko katiluan eta berebiziko ezustea hartu zuen Malikek. Nor zen sagu hura?
Gertakizun beldurgarri bat jazo da Parisen: Magali sagutxoa desagertu egin da! Eta, harekin batera, auzoko sagu guztiak. Xeherlock eta bizilagunak ikertzen hasi dira buru-belarri.
Nork esan zuen mamuak gazteluetan soilik bizi direla? Santurtziko mamuak herri erdi-erdian bizi dira, parkean eta jendez inguratuta.
Antza, Vladi dena gaizki ateratzen zaio: gizakien ikastetxean banpiroa dela jakin dute, eta bere ama tematuta dago beste ahalmen bat landu dezan: superindarra. Baina ez du lortzen eta, zigortuta, amak Dorre Beltzera bidaliko du.