Libros juveniles de 10 a 12 años
Filtrar
ItxiBizilagun batek bere tximinia garbitzeko eskatzen dio Galtzerdiri, eta, horretan ari dela, izugarrizko ezustekoa hartzen du mutikoak: uso baten eskeletoa aurkitzen du, eta haren hankari lotuta, kodean idatzitako mezu bat.
Garai nahasietan, indartsuenek bakarrik irauten dute bizirik. Crey Gauerdiko Begiak bere patua aukeratu beharrean dago: biktima edo heroia.
Gilenen gurasoek etxez aldatzea erabakitzean, haren bizitza zeharo aldatuko da egoera berrira egokitu beharko duelako, ikastetxe desberdinean eta beste lagun batzuekin.
Giharrak, hezurrak, odol sistema edo nerbio sistema... Begiratu giza gorputzaren barrualdeari eta deskubritu haren sekretu guztiak formatu handiko liburu harrigarri honetan!
Stella bainuetxe hotel batean egonaldia egiten ari da, Withering-by-Sea izeneko kostaldeko herrian.
Opari bat egiten dugunean, gure barruko zatitxo bat ere oparitzen dugula esaten da. Oparietan gure izateko eraz, gure ametsez, gure nahiez ari gara. Paulok hamar urte beteko ditu, eta argi eta garbi adierazi die gurasoei urtebetetze egunerako zer nahi duen.
Dragoiak antzinako ametsen iruditerian bezain presente daude gaur egun bideojoko, film eta telesailetan... Boteretsuak eta babesleak, naturarekiko eta miragarria denarekiko dugun lotura irudikatzen dute.
Salamancako ikastetxe zahar batean fantasma bat dabilen susmoa sorrarazten dute gertaera harrigarri batzuek.
A8 1 androidea naiz eta ilargira eraman nahi zaituztet, abentura zirraragarriak bizitzera. Ilargiko Beta hirian Amaia, Meri, Dorian eta Anghelo neska-mutikoak nirekin bizi dira, eta zeregin garrantzitsu bat daukagu bertan: Lurra espaziotik etor daitezkeen arriskuetatik babestea.
A8 androidea naiz eta ilargira eraman nahi zaituztet, abentura zirraragarriak bizitzera.Ilargiko Beta hirian Amaia, Meri, Dorian eta Anghelo neska-mutikoak nirekin bizi dira, eta zeregin garrantzitsubat daukagu bertan: Lurra espaziotik etor daitezkeen arriskuetatik babestea.
Argi, egunero, parkean zehar igarotzen da, eskolara bidean, bederatziko taula esanez. Hermenegildo, erretiroa hartua duen gizon bat, beti ordu berean esertzen da parkean, neskatoaren ibilerari begira.
Sir George Ingalaterrako bere gazteluetako batean babesturik bizi da, baina Indiako Bengala eskualdearen hutsa du, han administratzaile nagusia izan baitzen. Haren biloba Annak orain herrialde hartan lan egiten du, kazetaritza ikasketak amaitu ondoren.