Libros juveniles a partir de 14 años
Filtrar
ItxiEuskal Herria. 80ko hamarkada. Jon kartzelan dagoen ETAko kide baten semea da, eta Oliva Intxaurrondoko kuartelera bidali duten guardia zibil baten alaba.
Selene Europako mendebaldeko ospitale psikiatriko batean esnatu da, ez duelarik ezta bere izena ere gogoratzen. Bakarrik banpiro bat dela pentsarazten dioten aztarna batzuk ditu.
Bizitzan, bi gehi bi ez da beti lau izaten. Bestela, galdetu Diegori: Roberto delako hori gelara iritsi zenetik, Diegoren bizitza domino piezak bezala ari da jausten.
Polizi eleberri klasikoen munduan sartuko gaitu egileak eleberri honetan. Elkarrekin ongi moldatzen ez diren bost ahizpa etxetzar batean elkartuko dira aitaren oinordekotza jasotzeko asmoz.
Jaime Ostolazari ez zitzaion burutik pasa emakume eder hark bere apartamentura igotzeko gonbit egin behar zionik. Are gutxiago, txora-txora eginik etxera itzuli zenean, emaztea hilik aurkitu behar zuenik.
Maitasun kontuak beti izaten dira emozioz koloreztatuak, arriskuz beteak, irristakorrak, kontraesanez kargatuak. Baina batez ere sentimenduz eta emozioz jantziak.
Laura marrazkigile gazteak bost urte lehenago itxi gabe geratutako zauria sendatu beharra dauka. Dena bere izebaren opari bitxi bat jaso zuenean hasi zen: marrazki blok bat, itxuraz, etorkizuneko gertaerak iragartzeko ahalmena zuena.
Itziarrek bere bizitzako ametsa betea du: idazlea da eta gazteek gogoko dituzten liburuak argitaratzen ditu. Gazteak ez dira, ordea, irakurtzen dioten bakarrak.
Miguelek kostaldeko herri batean bizimodu arrunta darama bere amarekin eta arreba Inesekin.
Egiazko munduan, Sebastian mutil arrunta da. Bere amarekin bizi da eta egunero institutura joaten da. Hala ere, mundu birtualean, Hiltzaile ezizenaz ezagutzen dute. Arma sofistikatuetan aditua da eta drone eskuadroiak zuzentzen ditu. Eta horregatik ordaindu egiten diote.
Kalil Mtube hamaika urteko mutiko afrikarra da. Bere bizitza errotik aldatuko da bere aitak saldu, eta kakao plantazio batean esklabo moduan lan egitera behartzen dutenean. Adiskidetasuna eta maitasuna ezagutuko ditu han, baina baita gizakien bihozgabekeria ere.