Libros juveniles a partir de 14 años
Filtrar
ItxiTibeteko monastegi budista batean bizi den lama edo maisu espirituala da Shan. Jakintsua esan nahi du bere izenak.
Bishrrek eta Mussyk hamalau urte dituzte, eta lubaki bateko zuloan bizi dira. Goizero, janaria aurkitzeko asmoz, hildakoz betetako euren hiri hustuan zehar ibili behar dute, hondakin artean. Hiriaz bestalde zain dute Jawhar, lehen maisua zena eta orain mugimendu armatu baten burua dena.
Sorginen tarotak behinolako emakume ahaldunen ahotsa dakarkigu. Garai eta leku oroz gaindiko karta-sorta honen bidez, laguntzera datozkigu Lilith lehen sorgina, Baba Yaga sorgin eta ogro eslaviarra, Frida Khalo artista ikonikoa eta Cécile Fatiman haitiar iraultzailea, besteak beste.
Armiarmak arazotan sartzeko ohitura txarra du. Ausartegia da eta, borroka baten ondoren, institututik kanporatu dute.