Libros juveniles de misterio y suspense
Filtrar
ItxiZerbait gertatzen da Iratiko oihanean. Eguraldia guztiz zoro dabil, eta behi baten gorpua azaldu da, erraiak irekita eta txiki-txiki eginda. Are okerragoa izango da laster, emakume zahar bat ere agertuko baita, biluzik, hilda eta odoletan blai.
Biztanleriaren artean sarraskia eragiten ari den izurritearen ondorioz umezurtz geratu ondoren, Creyk Nalcar Haranera joan behar du osabarekin bizitzera. Osaba erregearen zaldun izandakoa da, baina orain beiraren artisau gisa egiten du lan.
Patrizio Dagerrezahar mutilak zorte txarra izan du orain arte. Osabak Ameriketatik deitu du berarekin bizitzera joateko, baina Londresera iritsi baino lehen, itsasontzian, dena lapurtu diote.
Zergatik egin behar dugu beti nagusiei sudur puntan jartzen zaiena? Gure ama sarjentuak erabaki du, aurten, Otxanten igaro behar ditugula oporrak, aitona-amonak zaintzen.
Egiazko munduan, Sebastian mutil arrunta da. Bere amarekin bizi da eta egunero institutura joaten da. Hala ere, mundu birtualean, Hiltzaile ezizenaz ezagutzen dute. Arma sofistikatuetan aditua da eta drone eskuadroiak zuzentzen ditu. Eta horregatik ordaindu egiten diote.
Ainhoak 10 urte ditu eta ametsetan eginkizun zaila jaso du: Arrikruzko leize-zuloan dagoen lehoikumearen hezurdura bilatu eta amaren ondora eramatea, haren babesean egon dadin beti. Lan zaila Ainhoak eta haren lagun-taldeak hartzen dutena, inork ez baitie sinesten.
Haritzek garbi dauka: gaztea izatea lanbide krudela da. Zergatik da dena hain nahasia? Eta zergatik ezkutatu nahi diote gurasoek elkar maite ez dutela?
Albiste bat heldu da Creyren belarrietara. Azkenean, etxera itzuli ahal izango da. Baina azpikeria baten erronkak zerumuga ilunduko du. Arriskuaren erdian, Euri-Egilearen esaldi misteriotsua entzuten da: «Gauza batzuk birritan egin daitezke, beste batzuk ez».
—Tira, andereño. Tomasek ez dakien zerbait baldin badakizu, esan eta kito!
—Lasai, Oihan. Urguilutar batzuek diotenez, mutil hil berri horren hilobiko harri losa mugitua aurkitu omen dute.
Mikeli Iker anaia urtegian ito zitzaionetik, etxeko txakurrak itotako anaiaren izenean hitz egiten dio. Baina mutikoari inork ez dio sinesten hildako anaiak txakurraren bidez hitz egiten dionik. Mikel, horregatik, helduekin beti haserre biziko da.