Libros juveniles en euskera
Filtrar
ItxiDetektibe Nobelaren Adiskideen Klubak Maria Mayo kontratatzen du Liburutegi Nazionalean “Topaketak krimenarekin” izenarekin egingo den hitzaldi zikloaren berri emateko. Baina jardunaldi batean hizlari baten hilketa saioa gertatzen da, Ernest Buck idazlearena.
Shaka mutikoak eta haren lagunek igerilari handiak izan nahi dute Tokioko Joko Olinpikoetan irabazteko, 1964an. Horregatik jo eta ke entrenatzen dute Ibai Gorriko uretan.
Salamancako ikastetxe zahar batean fantasma bat dabilen susmoa sorrarazten dute gertaera harrigarri batzuek.
A8 1 androidea naiz eta ilargira eraman nahi zaituztet, abentura zirraragarriak bizitzera. Ilargiko Beta hirian Amaia, Meri, Dorian eta Anghelo neska-mutikoak nirekin bizi dira, eta zeregin garrantzitsu bat daukagu bertan: Lurra espaziotik etor daitezkeen arriskuetatik babestea.
A8 androidea naiz eta ilargira eraman nahi zaituztet, abentura zirraragarriak bizitzera.Ilargiko Beta hirian Amaia, Meri, Dorian eta Anghelo neska-mutikoak nirekin bizi dira, eta zeregin garrantzitsubat daukagu bertan: Lurra espaziotik etor daitezkeen arriskuetatik babestea.
Argi, egunero, parkean zehar igarotzen da, eskolara bidean, bederatziko taula esanez. Hermenegildo, erretiroa hartua duen gizon bat, beti ordu berean esertzen da parkean, neskatoaren ibilerari begira.
Sir George Ingalaterrako bere gazteluetako batean babesturik bizi da, baina Indiako Bengala eskualdearen hutsa du, han administratzaile nagusia izan baitzen. Haren biloba Annak orain herrialde hartan lan egiten du, kazetaritza ikasketak amaitu ondoren.
Castell anai-arrebak euren aita Germanekin Boliviara joan dira.
Aita antzinako huatacachi kulturari buruzko egia jakin nahi duen antropologo ospetsua da. Hala ere, haien oporrak hondatu egingo dira, German bahitzen dutenean.
Itziarrek bere bizitzako ametsa betea du: idazlea da eta gazteek gogoko dituzten liburuak argitaratzen ditu. Gazteak ez dira, ordea, irakurtzen dioten bakarrak.
Zerbait gertatzen da Iratiko oihanean. Eguraldia guztiz zoro dabil, eta behi baten gorpua azaldu da, erraiak irekita eta txiki-txiki eginda. Are okerragoa izango da laster, emakume zahar bat ere agertuko baita, biluzik, hilda eta odoletan blai.
Itsas azpiak hainbat sekretu ezkutatzen ditu. Baina beti ez gara horiek argitzeko gai. Askotan, gure herriaren historiako pasarteak ere badira ur artean.
Intzak eta haren lagunek uda ahaztezina igaroko dute Donostiako Kontxako badian biziko dituzten abenturei esker.