Configurador de lecturas
Filtrar
ItxiJakomintxo zintzoa da, atsegina, adimentsua... Gehiegi maite dugu? Ezta pentsatu ere! Jakomintxo maitagarria da.
Clearwater barnetegiko bigarren urteak zirraragarria izango dela dirudi. Metamorfikoek urtea emango dute gizakiekin bizikidetza lantzen. Baina itxuraz errazak diruditen zeregin praktikoek aurreikusi ezin diren gertaerak ekarriko dituzte.
Kira eta Argi bi adarbakar gazte dira. Adarbakarren Urteko Topaketatik bueltan, hango pozak instantean desagertu zaizkie, ondorengo uholde handian hiltzeko zorian daudenean.
Sope eta Lana deitzen dira nire gurasoak. Lur deitzen naiz ni, eta Bizkor gure txakurra. Bidaiari porrokatuak gara. Behin, beste planeta batera joateko aukeratuak izan ginen, eta abentura handiak bizi izan genituen hango bazterrak esploratuz.
Sorginen tarotak behinolako emakume ahaldunen ahotsa dakarkigu. Garai eta leku oroz gaindiko karta-sorta honen bidez, laguntzera datozkigu Lilith lehen sorgina, Baba Yaga sorgin eta ogro eslaviarra, Frida Khalo artista ikonikoa eta Cécile Fatiman haitiar iraultzailea, besteak beste.
Talok Ilargipeko Museoaren gonbidapena jaso du Fundatzaileen Galarako eta Liliri eskatu dio elkarrekin joateko. Talok museoko objektuez gozatzen duen bitartean, Lili aspertuta dago... Ustekabeko zerbait gertatu arte.
Lilik Karraskari Txirrindularitza Lasterketa Klasikoa irabazteko erabakia hartu duenean, Talok harekin entrenatzea onartu du. Talorentzat, nahikoa da lagunarekin denbora pasatzea, baina Lilik Txapeldunen Kopa irabazteko irrika bizia du. Zer izango ote dute zain helmugaren bestaldean?
Nolakoa izango zen Lurreko lehen gizakien bizitza? Eta umeena? Neandertalek eta sapiensek uneren batean ezagutuko zuten elkar? Bikaina litzateke mundua orduan zen modukoa ikusi ahal izatea... Eta agian ikus dezakegu!
Lord Gothek GOTHSTOCK izeneko musika-emanaldi zirraragarria prestatu du. Gutxi izango dira hori bezain ikusgarriak.
XVIII. mendean europarrak izenik gabeko bidegabekeria bat egiten ari ziren: gizaki afrikarrak hartu eta Amerikara eraman, han plantazioen jabeek lanerako esklabo moduan eros zitzaten.