Configurador de lecturas
Filtrar
ItxiBetiko ipuinak haur txikienen eskura.
Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak.
Beste asko bezain aspergarria den egun batean, Aliziak lo hartu du eta Herrialde Miresgarrian sartuko da Untxi Zuriaren eskutik. Han, Sasidortoka, Bihotzetako Erregina, Cheshireko katua, Dukesa, Kapelagilea eta Martxoko Erbia ezagutuko ditu, beste hainbat fantasiazko pertsonaiaren artean.
Baliteke liburu honetako animalia bikoteak ezberdinak iruditzea, baina zerbait garrantzitsua partekatzen dute: espazio berean bizi dira, gauza berberak egiten dituzte edo neurri berbera dute.
Zergatik dago eskolako ate beltza beti itxita? Bai, bai, idazkaritza aurrean dagoena. Behin Jonek irekita ikusi zuen eta, haren atzean, eskailera batzuk aurkitu zituen.
Egun handia da Burgirentzat. Hainbeste gauza dago egiteko eskolan…!
Burgik eztizko madalenak gogoko ditu.Gozo-gozo daude! Baina beste zerbait probatzera ausartuko al da?
Burgi basoko animalia guztiak ezagutzen ditu. Hala ere, gustatuko litzaioke lagun min bat izatea…
Aita agurtzean, pozaren pozez esan dit: «Asteburu bat zu gabe, azkenean! Jaio zinenetik, ez duzu behin ere huts egin!». Ama agurtzean, esan dit: «Ez zikindu familia txinatarraren etxea.
Gauza misteriotsu batek lur hartu du Hartz eta Untxi bainatzen ari ziren aintziran. Alaitu ala kezkatu beharko lukete? Hontz txiki samurra da ala munstro gosetia?
Armiarmak arazotan sartzeko ohitura txarra du. Ausartegia da eta, borroka baten ondoren, institututik kanporatu dute.
Gure ikasgelaren historian lehenbiziko aldiz, gu baino zaharragoak garaitu genituen futbolean.